Digitalizazioa

Hasiera  /  0. blokea · Sarrera

S01

Zer da digitalizazioa?

Hiru froga eginez aurkituko duzu zer den digitalizazioa. Azalpena gero dator.

2 ordu 3 froga Ez du ebaluaziorik
Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

2 · Edukia 15-40 min

Orain bai, izenak

Definizioa

Digitalizazioa ez da papera kentzea, ezta dokumentuak PDF bihurtzea ere. Enpresa, industria eta gizartea eraldatzea da, produktuak, prozesuak eta zerbitzuak teknologia digitalen bidez aldatuz.

Hiru arloak, zure sektorean

ArloaAdibidea zure sektoreanZer zen lehen
ProduktuaFitxategia, streaming-katalogoaPelikula-bobina, DVDa, diskoa
ProzesuaIngesta, muntaia ez-lineala, etalonajeaLaborategia, moviola, kopia fotokimikoa
ZerbitzuaVODa, sarrerak, materialaren maileguakZinema-aretoa, bideo-klub, paperezko fitxa

Datuak: gaur egungo urrea

1. frogan ikusi duzuna ez da salbuespena: negozio-eredu bat da.

Kodak, kasu ezaguna

Argazkigintzaren erraldoiak berak asmatu zuen lehen kamera digitala, 1975ean. Ez zuen bultzatu: karreteen negozioa hondatuko ziolakoan. 2012an porrot egin zuen. Ez zen teknologia falta izan; erabakia izan zen.

5 · Itxiera 100-120 min

Zer daramagu etxera

Digitalizazioa ez da papera kentzea, datuekin erabakitzea baizik.

Zer datorren

Sei ikaskuntza-emaitza daude, bloke bana:

IEZer landuko dugunSaioak
1Digitalizazioa, 4.0 industria, IT eta OT inguruneakS02-S05
2Teknologia erraztaile digitalak (TED)S06-S10
3Hodeian oinarritutako sistemakS11-S14
4Adimen artifiziala zure sektoreanS15-S18
5Datuak, segurtasuna eta zibersegurtasunaS19-S23
6Eraldaketa digitaleko proiektuaS24-S27
Amaierako proiektua

Modulua eraldaketa digitaleko plan batekin amaitzen da, zure sektoreko erakunde erreal batentzat: produktora txiki bat, material-alokairuko enpresa bat, jaialdi bat edo ikastetxeko errealizazio-tailerra bera.

Ez da azken astean egiten. S10ean erakundea esleituko zaizu, eta hortik aurrera bloke bakoitzak zati bat gehituko dio planari: analisia eta AMIA S14an, digitalizatu daitezkeen arloak S18an, segurtasun-arrakalak S23an.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Digitalizazioadigitalización
Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak teknologia digitalen bidez eraldatzea.
Eraldaketa digitalatransformación digital
Maila sakonagoa: prozesuak automatizatzea eta sistemak konektatzea, ez euskarria aldatzea soilik.
Diskretizazioa / laginketadiscretización / muestreo
Magnitude analogiko bat zenbaki bihurtzea, tarteka neurtuz. 2. frogako 2. urratsa da.
Bereizmenaresolución
Zenbat lagin hartzen diren. Koadrikulako lauki-kopurua; kameran, pixelak.
Sakoneraprofundidad de bits
Lagin bakoitzak zenbat maila izan ditzakeen. Koadrikulan 2 edo 4; kameran, 8, 10 edo 12 bit.
Metadatuakmetadatos
Datuei buruzko datuak: argazki batean data, kamera, objektiboa, kokapena.
Ikaskuntza-emaitza (IE)resultado de aprendizaje (RA)
Modulua gainditzeko lortu behar den emaitza. Sei daude.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 1.1 Digitalizazioaren kontzeptuak. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 1. kapitulua. Editorial Síntesis, 2025. Frogak: material propioa.