Digitalizazioa

Hasiera  /  5. blokea · 5. IE

S19

Datua, informazioa eta ezagutza

Bideo-fitxategi bat datua da. Kamera-partea, informazioa. Toma ona zein den jakitea, ezagutza.

2 ordu 3 froga 5. IE · a, c, d
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko blokekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Edukia 30-55 min

Big data: sei V

Definizioa

Big data ez da «datu asko»: ohiko tresnekin kudeatu ezin diren datu-multzoak dira. Sei ezaugarrik definitzen dute.

VZer denZure sektorean
BolumenaDatu-kopuruaErrodaje-egun batek 270 GB (S11ko kalkulua)
AbiaduraZein azkar sortzen eta prozesatu behar direnZuzeneko bat: denbora errealean, atzerapenik gabe
BarietateaFormatu desberdinakBideoa, audioa, partean idatzitakoa, metadatuak, gidoia, planoak
EgiazkotasunaDatuak fidagarriak izateaPartea gaizki beteta: timecodea ez dator bat
AldakortasunaEgitura eta esanahia aldatzeaKamera bakoitzak izen desberdina jartzen die fitxategiei
BalioaHandik zerbait ateratzeaTerabyteak gordeta eta inork ez ditu berriro ikusten
Azken V-a da garrantzitsuena

Lehen bostak deskribatzaileak dira: datuak nolakoak diren esaten dute. Balioa beste kontu bat da: zertarako. Eta hori ez dator datuekin: zuk jarri behar duzu.

Terabyte pilo bat gordetzeak ez du balio ekartzen. Askotan alderantziz: kostua eta arriskua ekartzen ditu.

Datuen analisia eta datuen zientzia

Datuen analisiaDatuen zientzia
Zer galdetzen duZer gertatu da? Zergatik?Zer gertatuko da? Zer egin behar dugu?
Zer erabiltzen duEstatistika deskribatzailea, taulak, grafikoakEredu prediktiboak, ikaste automatikoa
AdibideaAzken hilabetean zenbat mailegu egon diraZein material apurtuko den hurrengo hiruhilekoan

Analisia zientziaren zati bat da. Zientziak, gainera, ereduak ezartzen, monitorizatzen eta hobetzen ditu.

6 · Itxiera 110-120 min

Zer daramagu etxera

Terabyte pilo bat gordetzea ez da balioa: kostua da.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Datuadato
Testuingururik gabeko elementua: zenbaki bat, hitz bat.
Informazioainformación
Testuinguruan jarritako datua, esanahia duena.
Ezagutzaconocimiento
Informazioa ulertuta eta aplikatuta: erabakiak hartzeko gaitasuna.
Big databig data
Ohiko tresnekin kudeatu ezin diren datu-multzoak.
Sei V-aklas seis V
Bolumena, abiadura, barietatea, egiazkotasuna, aldakortasuna eta balioa.
Analisi deskribatzaileaanálisis descriptivo
Zer gertatu den azaltzen duena.
Analisi prediktiboaanálisis predictivo
Zer gertatuko den iragartzen duena.
Analisi preskriptiboaanálisis prescriptivo
Zer egin behar den gomendatzen duena.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 5.1 Datuen analisia eta big data eta 5.2. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 5.2 eta 5.4 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Frogak eta tailerreko datuak: material propioa.