Aurreko astekoa
- Non huts egin zuen transkripzioak, eta zergatik hor?
- Zer zeregin emango zenioke AAri lasai, eta zer ez inoiz?
- Zer arrazoi desagertuko da denborarekin eta zein ez?
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Datuetatik ezagutzara, eta hortik arazoetara
Ezagutzaren aurkikuntza (KDD)
| Urratsa | Zer egiten den |
|---|---|
| Datuak lortu | Iturri desberdinetako datu gordinak biltzea |
| A · Garbitu | Bikoiztuak, hutsak eta akatsak kentzea |
| B · Prestatu | Eraldatu, normalizatu, garrantzitsuenak hautatu. Denbora gehien hemen doa. |
| C · Meatzaritza | Algoritmoak aplikatu: multzokatzea, erregresioa, sailkapena, anomaliak |
| D · Ebaluatu | Aurkitutako patroiak baliozkoak eta erabilgarriak diren egiaztatu |
Bereizketa erabilgarria: bonboiak egiteko moldea eredua da; ateratzen diren bonboiak, patroiak. Ereduak sortzen ditu patroiak.
Lau arazo, lau erantzun
| Arazoa | Zer den | Zer egin daitekeen |
|---|---|---|
| Pribatutasuna | Ereduek datu pertsonal asko behar dituzte | Anonimizatu, pseudonimizatu, ikaste federatua erabili |
| Alborapena | Datuen desoreka errepikatu eta handitu egiten da | Entrenamendu-multzoa orekatu eta auditatu |
| Gardentasuna | «Kutxa beltza»: ez dakigu zergatik erabaki duen hori | Azalgarritasuna eskatu erabaki kritikoetan |
| Erantzukizuna | Sistemak kalte egiten badu, nor da errudun? | Gizakiaren gainbegiratzea eta auditoretza |
Konpainiaren txatbotak informazio okerra eman zion bezero bati tarifa bati buruz. Enpresak esan zuen txatbota «bere kabuz» ari zela eta ez zela haren erantzukizuna. Epaileak konpainia egin zuen erantzule.
Ondorioa argia da: zure izenean hitz egiten duen sistemaren erantzukizuna zurea da. Ez dago «makinak esan du»-rik.
Araudia
- DBEO (RGPD): datu pertsonalak tratatzeko baimena, xede zehatza eta epea behar dira. Ezabatzeko eta eramateko eskubidea.
- Europako AA Legea: arriskuaren araberako sailkapena. Debekatuta daude gizarte-puntuazioa eta denbora errealeko identifikazio biometriko masiboa (salbuespen oso mugatuekin). Eredu orokorrek zer daturekin entrenatu diren azaldu behar dute.
Zer arlo digitaliza daiteke
S14ko analisitik abiatuta, orain zer digitaliza daitekeen zehaztu behar duzue, arloz arlo.
- Organigrama 8 min — marraztu zuen erakundearen arloak edo sailak. Txikia bada ere, funtzioak bereiz daitezke: produkzioa, materiala, administrazioa, komunikazioa.
- Arloz arlo 14 min — bakoitzarentzat:
- Zer prozesu egiten dira eskuz?
- Non galtzen da denbora edo non sortzen dira akatsak?
- Zer datu sortzen dira eta ez dira erabiltzen?
- Lehentasunak 10 min — kokatu prozesu bakoitza taula batean: zenbat inpaktu (handia/txikia) eta zenbat zailtasun (handia/txikia). Lau koadrante.
| Zailtasun txikia | Zailtasun handia | |
|---|---|---|
| Inpaktu handia | Hemendik hasi beti | Proiektu estrategikoak |
| Inpaktu txikia | Egin denbora badago | Ez egin |
Zer daramagu etxera
- Datu-meatzaritzak inork idatzi ez duen ezagutza ateratzen du datuetatik.
- Lau arazo: pribatutasuna, alborapena, gardentasuna eta erantzukizuna.
- Sistemaren erantzukizuna erabiltzen duenarena da, ez makinarena.
- Entrenamenduaren eztabaidan bi aldeetan zaude: erabiltzailea eta sortzailea.
«Makinak esan du» ez da erantzun bat.
Bloke hau hemen ixten da. Ebaluatzen dena: tresna baten erabilera-txostena (hiru atalak) eta eztabaidako parte-hartzea.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.