Aurreko astekoa
- Zer hiru gauza bilatzen dira fluxu-diagrama batean?
- Zenbat urrats zenituzten lehen, eta zenbat orain?
- Non zegoen datu bera bi aldiz idatzita?
Neurtzea eta jarraitzea
Metrika edozein neurketa da: zenbat mailegu, zenbat GB, zenbat bisita.
KPI (errendimendu-adierazle nagusia) helburu bati lotutako metrika da, eta erabaki bat eragiten du. Zenbat mailegu dauden jakitea metrika da; itzulketen atzerapena %40 murriztea KPIa da, helburu bati lotuta dagoelako.
Erregela praktikoa: metrika bat KPI da okerrera doanean zerbait egiten baduzu. Ezer egiten ez baduzu, ez da KPIa: bitxikeria da.
ROIa: merezi izan du?
ROIa (inbertsioaren errentagarritasuna) lortutako onura eta kostuaren arteko alderaketa da. Enpresa batean, dirua. Ikastetxe batean, ez beti: ikasitakoa eta ikasleen prestakuntza ere itzulera bat da, eta hori esan behar da planean.
Jarraipeneko sei dokumentuak
| Dokumentua | Zertarako | Noiz |
|---|---|---|
| Eraldaketa-plana | Helburuak, irismena, baliabideak, kronograma, ardurak | Hasieran |
| Aurrerapen-txostena | Zer egin den, zer falta den, zer desbideratu den | Aldizka |
| Arazoen erregistroa | Zer arazo agertu diren eta nola konpondu diren | Etengabe |
| Kontingentzia-plana | Zer arrisku dauden eta zer egingo den gertatuz gero | Hasieran |
| KPIen txostena | Adierazleen bilakaera | Aldizka |
| Komunikazio- eta prestakuntza-plana | Nork zer jakin behar duen eta zer ikasi behar duen | Zeharka |
Eraldaketa batek hiru fase behar ditu jendearekin: esplorazioa (zer trebetasun behar dira?), forma ematea (nola lortzen dira?) eta aldaketa (prestakuntza eta ohitura berriak).
Teknologia ondo egon eta inork ez erabiltzea da plan baten heriotza ohikoena. Eta ez da teknologiaren errua.
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Hurrengo astea
- Erakundea eta arazoa (2 min) — zer den eta zer arazo duen
- Analisia (2 min) — AMIA eta hiru arrakala nagusiak
- Helburuak (2 min) — estrategikoa eta espezifikoak, SMART
- Irtenbidea (3 min) — teknologiak eta bi fluxu-diagramak
- Jarraipena (2 min) — KPIak eta arriskuak
- Galderak (1 min)
1. Ez irakurri diapositibak. Zuek dakizue: kontatu.
2. Zenbakiak esan: «hobetuko da» ez, «30 minututik 5era».
3. Espero galdera zaila: «eta zergatik ez zenuten beste hau egin?» Prestatu erantzuna.
Neurtzen duzunak zehazten du zer egiten den.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.