Digitalizazioa

Hasiera  /  1. blokea · 1. IE

S02

Industria-iraultzak eta 4.0 industria

Lau iraultza, eta zure sektorearenak paraleloan. Zer da 4.0 eta zer ez den, adibide errealekin.

2 ordu 2 froga 1. IE · a, b
1 · Berrikuspena 0-10 min

Aurreko astekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Edukia 40-60 min

Zer da 4.0 industria

Terminoa 2011n sortu zen Alemanian, eta Klaus Schwabek zabaldu zuen 2016an. Ez da makina berri bat: hiru gauza batera gertatzea da.

ZutabeaZer esan nahi duenZure sektorean
Automatizazioa Makinak zeregina egiten du eta egoerara egokitzen da Aurkezlea bere kabuz jarraitzen duen kamera
Konektibitatea Makinak, produktuak eta pertsonak elkarri konektatuta, denbora errealean Sare bakarrean dagoen platoa: kamerak, tallya, grafikoak, soinua
Datuetan oinarritutako erabakiak Sortzen den datu-jarioa aztertu eta hobetzeko erabiltzen da Audientzia-datuek zer ekoiztu erabakitzen laguntzen dute
Gakoa

3.0 eta 4.0 bereizten dituena ez da makina automatikoa izatea —hori 3.0 zen dagoeneko—, baizik eta makinak datuekin erabakitzea. Robot bat posizio finkoetara programatuta 3.0 da. Robot bat kamerak ikusten duenaren arabera bere ibilbidea aldatzen badu, 4.0.

Zerk egin duen posible

Teknologia hauek helduak izatera iritsi dira aldi berean, eta hori da gakoa:

TeknologiaZertarako
IoT (gauzen Interneta)Edozein objektu konektatzea eta datuak sortzea
Big data eta analitikaDatu-jario horri zentzua ateratzea
Adimen artifizialaEreduak aurkitzea eta prozesuak optimizatzea
Robotika aurreratua eta kobotakGizakiarekin batera eta modu seguruan lan egitea
Biki digitalakErrealitatea simulatzea ukitu aurretik
Hodei-konputazioaPotentzia eta biltegiratzea inbertsio handirik gabe
Errealitate birtuala eta areagotuaPrestakuntza, mantentzea, diseinua
ZibersegurtasunaKonektatzeak ateak irekitzen dituelako
Beste «4.0» guztiak

Eredua beste sektoreetara zabaldu da: Nekazaritza 4.0 (sentsoreak, droneak, GPSa), Eraikuntza 4.0 (BIM, prefabrikazioa), Hezkuntza 4.0. Eta jada 5.0 industriaz hitz egiten da: teknologia pertsonaren zerbitzura, jasangarritasuna eta langilearen ongizatea erdigunean.

5 · Itxiera 95-120 min

Zer daramagu etxera

Robotez betetako fabrika bat 3.0 izan daiteke. Erabakia da muga, ez makina.

Hurrengo saiorako

S03an eskuz digitalizatu genuenaren eskema osoa izendatuko dugu: hiru geruzak. Ekarri buruan zure azken errodajeko seinale-katea, kameratik grabagailura arte.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

4.0 industriaIndustria 4.0
Laugarren industria-iraultza: automatizazioa, konektibitatea eta datuetan oinarritutako erabakiak batera.
5.0 industriaIndustria 5.0
Hurrengo urratsa: teknologia pertsonaren zerbitzura, jasangarritasuna eta langilearen ongizatea erdigunean.
Gauzen Interneta (IoT)Internet de las cosas
Objektu fisikoak sentsoreekin eta konexioarekin hornitzea, datuak sortu eta trukatzeko.
Kobotacobot
Gizakiarekin batera eta modu seguruan lan egiteko diseinatutako robota, hesirik gabe.
Biki digitalagemelo digital
Objektu, prozesu edo sistema fisiko baten erreplika birtuala, datu errealekin elikatua.
Mantentze-lan prediktiboamantenimiento predictivo
Matxura gertatu aurretik iragartzea, sentsoreen datuak aztertuta.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 1.2 Industria 4.0. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 1.1 atala. Editorial Síntesis, 2025. Frogak eta txartelak: material propioa.