Aurreko astekoa
- Zerk bereizten du 3.0 industria 4.0tik?
- Emaidazu 4.0ko adibide bat zure sektoretik.
- Zer zen ikastetxeko maileguen Excelaren kasua?
Analogikotik baliora, hiru urratsetan
Digitalizazio-prozesu oro hiru geruzatan azal daiteke. Datuak mundu fisikotik balioa sortzen den puntura eramaten dute.
| Geruza | Zer den | Osagaiak |
|---|---|---|
| 1 · Analogikoa | Abiapuntua: mundu fisikoa. Neurtu nahi dugun magnitudea. | Argia, soinua, tenperatura, bibrazioa, kokapena |
| 2 · Komunikazioa | Magnitude fisikoa zenbaki bihurtu eta lekuz aldatzea. | Sentsoreak, eragingailuak, elektronika merkea, konektibitatea |
| 3 · Plataforma | Datuak gorde, prozesatu, aztertu eta ikusgai jartzea. | Zerbitzariak, hodeia, aplikazioak, aginte-taulak |
Berdina, zure sektorean
| Geruza | Bideoan | Soinuan | Argian |
|---|---|---|---|
| Analogikoa | Objektibotik sartzen den argia | Presio akustikoa | Eszenaren argiztapena |
| Komunikazioa | Sentsorea, A/D bihurgailua, SDI, NDI | Mikrofonoa, preanpa, AES67, Dante | Kontsola, DMX, Art-Net |
| Plataforma | Grabagailua, NASa, MAMa, VODa | Grabaketa multipista, nahasketa | Eszenen memoria, erregistroa |
Sentsoreak magnitude fisikoa seinale elektriko bihurtzen du: tenperatura, presioa, argia, posizioa. Eragingailuak alderantziz egiten du: seinale elektrikoa ekintza fisiko bihurtzen du —motor bat abiaraztea, balbula bat irekitzea, foku bat piztea—.
Kamera bat sentsorea da. Kamera robotizatu baten motorra, eragingailua. Biak dituen sistema batek begiratu eta erantzun dezake: hori da automatizazioaren oinarria.
Ez dago aukera onena: bakoitzak bere tokia du. Kablea (Ethernet industriala, SDI) fidagarria eta azkarra da, baina finkoa. Wi-Fia malgua, baina saturatzen da. Bluetootha hurbilekoa. LoRak oso urrutira iristen da eta ia ez du energiarik kontsumitzen, baina datu gutxi bidaltzen ditu. 5Gak abiadura eta latentzia txikia batzen ditu.
Baratze bateko hezetasun-sentsore batentzat LoRa da egokiena: bateriarekin urtebete iraun dezake. Zuzeneko baterako, ez balio.
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Zer daramagu etxera
- Hiru geruza: analogikoa → komunikazioa → plataforma. Eskema hori edozein digitalizazio-prozesutan dago.
- Zuen seinale-katea eskema horren adibide perfektua da, eta A/D bihurketa hasieran gertatzen da.
- Konexio-mota bakoitzak bere tokia du: ez dago onena, egokiena baizik.
- Hirugarren geruza da gehien falta dena: datuak sortzen dira, baina ez dira erabiltzen.
Datu bat ez da baliagarria harekin zerbait erabakitzen ez baduzu.
S04an tailerrera aterako gara. Ekarri koadernoa eta begiak zabalik: ekipoz ekipo sailkatuko dugu zein sare motatakoa den bakoitza.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.