Aurreko astekoa
- Zer da OT eta zer da IT, adibide banarekin?
- Zergatik dago CIA triada alderantziz OTn?
- Zein zen tailerreko ebakidurako elementu kritikoena?
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Lau galdera erabaki bakoitzean
Teknologia bat aukeratzen duzun bakoitzean —zuk, edo enpresa batek— lau gauza erabakitzen ari zara epe luzera. Ez dira teknikoak: estrategikoak dira.
| Ardatza | Galdera | Adibidea zure sektorean |
|---|---|---|
| Teknologia-menpekotasuna | Norena da sistemaren kontrola? Erabat gaude hornitzailearen mende? | Muntaia-programa baten harpidetza: ordaintzeari utziz gero, proiektua ez da irekitzen |
| Itzulgarritasuna | Erabakia atzera bota daiteke? Zenbatean? | Bost urteko lanak plataforma batean: nola eramaten dituzu beste batera? |
| Datuen kontrola | Nork gordetzen ditu? Nola erabiltzen dira? Seguru daude? | Bezeroaren materiala hirugarren baten zerbitzarietan, beste herrialde batean |
| Eskalagarritasuna | Hazteko balio du? Zenbat kostatzen da hedatzea? | Ikasgela batentzat ondo doan sistemak ikastetxe osorako balio du? |
Zerbitzu bat doakoa bada eta enpresak dirua irabazten badu, zerbait ari zara ordaintzen. Ohiko esaldia da: «doakoa bada, produktua zu zara». Ez da beti hala —software librea ere doakoa da—, baina galdera beti egin behar da: nork ordaintzen du hau, eta zerekin?
Pizza zerbitzu gisa
Kontrolaren eta erosotasunaren arteko oreka ulertzeko analogia klasikoa:
| Pizza | Informatikan | Postprodukzioan | Kontrola |
|---|---|---|---|
| Etxean egin, dena zerotik | On-premise | Zure ekipoa, zure NASa, zure backupa | Osoa, baina lana eta jakintza behar dira |
| Orea erosi eta zuk osatu | IaaS | GPUdun makina birtual bat alokatu eta softwarea zuk jarri | Handia |
| Izoztua, labean sartu | PaaS | Transkodeatze- edo render-plataforma bat | Ertaina |
| Etxera ekartzea | SaaS | Frame.io, Creative Cloud, Drive | Txikia |
| Jatetxean jan | Zerbitzu osoa | Postprodukzio osoa kanpora ematea | Bat ere ez |
Ez da zutabe bat bestea baino hobea. Batzuetan erosotasuna aukeratzen da jakinaren gainean; hori da erabaki ona. Erabaki txarra jakin gabe aukeratzea da.
Zer daramagu etxera
- Teknologia bat aukeratzea erabaki estrategikoa da, ez teknikoa.
- Lau ardatz: menpekotasuna, itzulgarritasuna, datuen kontrola, eskalagarritasuna.
- Sartzea beti da erraza. Ateratzea da neurria, eta ia inork ez du hori dokumentatzen.
- Erosotasuna aukeratzea zilegi da; jakin gabe aukeratzea, ez.
Sartzeko atea zabala da beti. Neurtu irteerakoa.
Bloke hau hemen ixten da. Ebaluatzen dena: S04ko tailerraren mapa (bi zirkuluak, ebakidura eta hutsegiteen analisia) eta Dimasen txostena. Datorren astean proba labur bat egingo dugu bloke osoari buruz.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.