Digitalizazioa

Hasiera  /  2. blokea · 2. IE

S06

TEDak: zer diren eta zertarako

Netflixek ez zuen bideoa asmatu. Datuei begiratuta zer ekoitzi erabakitzea asmatu zuen.

2 ordu 2 froga 2. IE · a, b, d
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko blokekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Edukia 40-70 min

Teknologia erraztaile digitalak

Definizioa

Teknologia erraztaile digitalak (TED) beste teknologia batzuk garatzea eta funtzionatzea ahalbidetzen dutenak dira. Ez dira produktu bat: beste zerbait eraikitzeko oinarria dira. LEGO piezak bezala.

Adibidez: erreskate-robot batek 5G erabiltzen du basearekin komunikatzeko, machine learninga biktimak detektatzeko eta ikuspen artifiziala objektuak bereizteko. Hiru TED, produktu bakar batean.

Terminologia

Testu-liburuak TED esaten die (teknologia erraztaile digitalak). Eusko Jaurlaritzaren gidek TGD (teknologia gaitzaile digitalak). Gaztelaniaz, THD. Gauza bera dira. Guk TED erabiliko dugu.

Zertan eragiten duten

EraginaZer esan nahi duenZure sektorean
Masako pertsonalizazioaProduktu bakoitza bezeroari egokitzea, eskala industrialeanErabiltzaile bakoitzarentzat miniatura eta gomendio desberdinak
Garapen-ziklo laburragoakSimulazioa eta prototipatze azkarraAurrebista birtuala rodatu aurretik
Zerbitzu prediktiboakBeharra aurreikustea gertatu aurretikEkipoaren mantentzea; audientziaren iragarpena
Bezeroa diseinuanErabiltzailea sorkuntzan sartzeaKomunitatearen feedbacka edukia erabakitzeko
Teknologiaren demokratizazioaHodeiak potentzia handia merke jartzen duTalde txiki batek lehen estudio batek baino ezin zuena egitea

Zerk egiten duen posible disrupzioa

Teknologia bera ez da nahikoa. Enpresa horiek beste zerbait ere badute:

5 · Itxiera 105-120 min

Zer daramagu etxera

Ez dago teknologia bakarrik: beti dira hiru elkarrekin.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Teknologia erraztaile digitala (TED)tecnología habilitadora digital (THD)
Beste teknologia batzuen garapena ahalbidetzen duen oinarrizko teknologia.
Disrupzioadisrupción
Sektore baten arauak erabat aldatzen dituen negozio-eredu berria.
Masako pertsonalizazioapersonalización masiva
Produktu edo zerbitzua bezero bakoitzari egokitzea, eskala industrialean.
Arkitektura modularraarquitectura modular
Sistema zatika aldatzeko aukera ematen duen diseinua, dena berregin gabe.
Lehiarako abantailaventaja competitiva
Enpresa bat lehiakideen aurretik jartzen duen ezaugarria.
Power-by-the-hourpower-by-the-hour
Produktua saldu beharrean, haren erabilera-orduak saltzea. Produktua zerbitzu bihurtzea.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 2.1 Teknologia gaitzaile digitalen sarrera. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 2.1-2.2 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Fitxaren txantiloia eta frogak: material propioa.