Aurreko astekoa
- Zer da TED bat? Emaidazu adibide bat.
- Zergatik ez da nahikoa teknologia disrupzioa sortzeko?
- Zein hiru teknologia errepikatzen ziren sei enpresetan?
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Hiru teknologia, hiru bikote
Gaur hiru bikotek azaltzen dute beren TEDa, bost minututan bakoitzak. Gainerakoek fitxaren sei atalak jasotzen dituzte koadernoan.
| Teknologia | Zer ez den ahaztu behar |
|---|---|
| 5G | Abiadura handia, latentzia txikia eta gailu asko batera konektatzeko gaitasuna. IoT-ren hazkunderako funtsezkoa. |
| Big data | Ohiko tresnekin kudeatu ezin diren datu-kopuruak. Ez da tamaina bakarrik: abiadura eta aniztasuna ere bai. |
| Blockchaina | Datu-base deszentralizatua eta aldaezina. Ez da bitcoina: bitcoina haren aplikazio bat da. |
Zertarako balio duen benetan
| Aplikazioa | Kasu erreala | Zure sektorean |
|---|---|---|
| Trazabilitatea | Alibaba: elikagaien jatorria QR batekin | Materialaren zaintza-katea: nork ukitu duen kopia bakoitza |
| Kontratu adimendunak | Iberdrola: energia berdea bezeroraino | Egile-eskubideen banaketa automatikoa koautoreen artean |
| Erregistro aldaezina | Hegazkinen mantentze-erregistroak | Edukiaren autentikotasuna: irudia benetako kamera batetik atera dela frogatzea |
DLT eta blockchaina
DLT (erregistro banatuaren teknologia) kontzeptu zabalagoa da: informazioa nodo askoren artean banatzea. Blockchain oro DLT da; DLT oro ez da blockchain. Blockchainak blokeen kate bat erabiltzen du; beste DLT batzuek bestelako egiturak.
Zer daramagu etxera
- Abiadura eta latentzia ez dira gauza bera, eta zuzenekoan latentziak agintzen du.
- 5Gk ez du abiadura bakarrik ekartzen: latentzia txikia eta gailu asko konektatzeko gaitasuna.
- Blockchainaren aldaezintasuna kateaketak ematen du, eta deszentralizazioak babesten.
- Aldaezina izateak ez du egia bihurtzen.
Blockchainak dio ez dela aldatu. Ez dio egia zenik.
Saio honetako hitzak
Latentzialatencia
Datu bat bidali eta jaso bitartean pasatzen den denbora. Abiadura ez bezala, ez da zenbat, noiz baizik.
Banda-zabaleraancho de banda
Denbora-tarte batean transmiti daitekeen datu-kopurua.
5G5G
Datu mugikorren bosgarren belaunaldia: abiadura handia, latentzia txikia eta gailu-dentsitate handia.
Hash-ahash
Datu multzo baten «hatz-marka» digitala. Datua aldatuz gero, hasha erabat aldatzen da.
Blockchainacadena de bloques
Datu-base deszentralizatua, blokeka antolatua eta hashen bidez kateatua.
DLTtecnología de registro distribuido
Informazioa nodo askoren artean modu deszentralizatuan kudeatzeko teknologia. Blockchaina haren mota bat da.
Kontratu adimendunasmart contract
Baldintzak betetzean bere kabuz exekutatzen den kontratu digitala.
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 2.3 Blockchain. CC BY-NC-SA 4.0.
Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 2.3.1-2.3.3 eta 2.3.7 atalak. Editorial Síntesis, 2025.
Latentzia-froga eta paperezko bloke-katea: material propioa.