Digitalizazioa

Hasiera  /  2. blokea · 2. IE

S08

Kobotak, biki digitalak eta ikuspen artifiziala

Saiatuko zara ordenagailu bati azaltzen zer den pertsona bat. Ez duzu lortuko, eta hori da ikasgaia.

2 ordu 2 froga 2. IE · a, b, f
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko astekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Ikasleen fitxak 30-52 min

Lau teknologia, lau bikote

TeknologiaZer ez den ahaztu behar
Robotika kolaboratiboa Kobotak gizakiaren ondoan lan egiteko daude eginda: hesirik gabe, pertsona detektatzen dute eta gelditu edo moteldu egiten dira.
Biki digitalak Erreplika birtuala, datu errealekin elikatua denbora errealean. Ez da 3D eredu bat soilik.
Ikuspen artifiziala Objektuak ezagutzeko eta sailkatzeko gaitasuna. Lehen arau sinpleak; orain machine learninga.
Logika lausoa Balio absolutuen ordez (egia/gezurra) kidetza-mailekin lan egitea: 0,7 bero, 0,3 hotz.
4 · Edukia 52-75 min

Hiru ideia osagarri

Kobotak: hesia kentzea

Robot industrial klasikoa kaiola batean dago, eta pertsona bat sartzen bada, gelditu egiten da. Kobota beste zerbait da: sentsoreek pertsona detektatzen dute eta robotak indarra eta abiadura doitzen ditu. Ez dago hesirik, eta biek batera lan egiten dute.

Zure sektorean: kamera robotizatuak, motordun grúak, PTZ buruak. Denak dira hurbilago kobotetik robot industrialetik baino, pertsonen artean lan egiten dutelako.

Biki digitalak: probatu ukitu aurretik

NonZertarako
IndustrianMakina bat abian jarri aurretik birtualki probatzea (virtual commissioning)
EraikuntzanEraikin baten kontsumoa eta mantentzea simulatzea
OsasuneanEbakuntza bat planifikatzea organoaren eredu batekin
Zure sektoreanAurrebista (previs): dekoratua, argiak, kamera-posizioak eta optika erabakitzea errodaje-egun bat gastatu gabe

Gakoa: datuekin elikatzen da. 3D eredu bat ez da biki digitala. Biki digitala errealitatearekin sinkronizatuta dagoena da.

Ikuspen artifiziala: ikustea eta ulertzea

Lehen, arau sinpleak: piezak kontatu, kolore bat detektatu, akats bat aurkitu muntaketa-katean. Orain, sare neuronalekin, aurpegiak, ibilgailuak, errei-marrak eta jarrerak ezagutzen ditu. Zure sektorean, jada erabiltzen duzu: autofokua begia detektatuz, jarraipen automatikoa, sailkapena, rotoskopia.

6 · Itxiera 100-120 min

Zer daramagu etxera

Makinak ondo daki ikusi duena. Ez ikusi ez duena.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Kobotacobot
Gizakiarekin batera eta modu seguruan lan egiteko diseinatutako robota.
Biki digitalagemelo digital
Objektu edo sistema fisiko baten erreplika birtuala, datu errealekin elikatua.
Abiarazte birtualavirtual commissioning
Sistema bat birtualki probatzea fisikoki muntatu aurretik.
Ikuspen artifizialavisión artificial
Irudietatik informazioa ateratzeko eta objektuak ezagutzeko teknika.
Logika lausoalógica difusa
Balio absolutuen ordez kidetza-mailekin lan egiten duen logika: 0 eta 1 artean.
Oklusioaoclusión
Objektu bat beste batek partzialki estaltzea. Ikuspen artifizialaren arazo klasikoa.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 1.2 Industria 4.0 (robotika eta biki digitalak). CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 2.3.4, 2.3.5, 2.3.9 eta 2.3.10 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Frogak: material propioa.