Digitalizazioa

Hasiera  /  2. blokea · 2. IE

S09

Errealitate hedatua (XR)

Gafarik gabe. Sakelakoarekin sortuko duzu sakonera eta ikasgela neurtuko duzu errealitate areagotuarekin.

2 ordu 3 froga 2. IE · a, b, e ↔ MTA
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko astekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Ikasleen fitxak 33-53 min

Hiru bikote

TeknologiaZer ez den ahaztu behar
Errealitate birtuala eta areagotuaVRk mundu osoa ordezkatzen du; ARk informazioa gainjartzen dio errealari.
Metabertsoa eta hipererrealitateaMundu birtual iraunkorra, zu konektatuta ez zaudenean ere aurrera doana.
Biki digitala produkzio birtualeanDekoratuaren eredua, kameraren trackingarekin sinkronizatua.
4 · Edukia 53-73 min

XR espektroa eta LED platoa

Zer ikusten duzuGailuaAdibidea
VR — birtualaMundu digitala bakarrik; erreala desagertzen daBetaurrekoak, isolatuakKokapenen bisita birtuala, prestakuntza
AR — areagotuaMundu erreala + informazio digitala gainjarritaSakelakoa, tableta, betaurrekoakZuzeneko baten grafikoak, neurketa-app-ak
MR — mistoaBiak nahastuta, elkarreragineanKamerak dituzten betaurrekoakObjektu birtual bat mahai errealaren gainean

Indarguneak eta ahulguneak

IndarguneakAhulguneak
Birtualizazioa: egoera garesti edo arriskutsuak sortzeaUkimena: objektuak «ukitu» bai, baina ez dute pisurik ez testurarik
Presentzia: han egotearen sentsazioaFisikotasunik eza: hormak zeharkatu daitezke, eta horrek errealismoa hausten du
Simulazioa: akatsak ondoriorik gabe egiteaIrisgarritasuna: prezioa, eta batzuei zorabioa ematen die
LED platoa: hiru teknologia batera

Aktoreen atzean LED pantaila erraldoi bat dago, eta bertan dekoratu birtuala proiektatzen da. Kamerak trackinga du: nora begiratzen duen jakiten da une oro, eta pantailako irudia denbora errealean birkalkulatzen da perspektiba zuzena izateko.

Hor daude batera: biki digitala (dekoratuaren eredua), errealitate mistoa (birtuala eta erreala nahastuta planoan bertan) eta ikuspen artifiziala (trackinga). Eta emaitza ez da postprodukzioan: kameran bertan grabatzen da.

Zergatik axola duen: aktoreak benetako argiztapena du aurpegian —pantailak argia botatzen du—, isla errealak daude, eta zuzendariak lekuan bertan ikusten du emaitza. Kromarekin, hori guztia gerorako uzten da.

Ahulgune propioak

LEDak baditu bere arazoak: moiréa (pantailaren pixelen eta sentsorearen arteko interferentzia), latentzia irudia birkalkulatzean, kolorimetria, eta kostua. Ez da beti irtenbide onena.

7 · Itxiera 112-120 min

Zer daramagu etxera

Ez dago teknologiarik onena. Egoera bakoitzerako egokiena dago.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Errealitate hedatua (XR)realidad extendida
VR, AR eta MR barne hartzen dituen espektro osoa.
Errealitate birtuala (VR)realidad virtual
Mundu erreala guztiz ordezkatzen duen ingurune digitala.
Errealitate areagotua (AR)realidad aumentada
Informazio digitala mundu errealaren gainean jartzea.
Errealitate mistoa (MR)realidad mixta
Bi munduak nahastea, elkarreragin fisikoarekin.
Disparitateadisparidad
Bi begiren (edo bi kameren) ikuspegien arteko aldea. Hortik dator sakonera.
Trackingatracking / seguimiento
Kamera edo erabiltzailea espazioan non dagoen jakitea, une oro.
Presentziapresencia
Ingurune birtual batean fisikoki egotearen sentsazioa.
Moirémuaré
Bi patroi erregularren arteko interferentzia. LED pantailak filmatzean agertzen da.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 2.5 Errealitate birtuala: ate berri bat mundu digitalera. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 2.3.5 eta 2.3.12 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Estereoskopia, AR neurketa eta erabaki-froga: material propioa.