Digitalizazioa

Hasiera  /  2. blokea · 2. IE

S10

Fabrikazio gehigarria, smart factory eta RPA

Gaur kronometratuko duzu zeregin errepikakor bat, eta gero ikusiko duzu makinak zenbat behar duen. Eta proiektua banatzen da.

2 ordu 2 froga 2. IE · c, e, f, g Proiektua hasten da
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko astekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Ikasleen fitxak 28-50 min

Azken lau bikoteak

TeknologiaZer ez den ahaztu behar
Fabrikazio gehigarriaZazpi teknologia-familia daude, ez bat: FDM, SLA, SLS/MJF, MJ, SLM, DED. Bakoitzak bere materialak eta mugak.
4D inprimaketaMaterial «adimendunak»: inprimatu ondoren forma aldatzen dute estimulu bati erantzunez (beroa, hezetasuna, argia).
RPASoftware-robotak zeregin errepikakorrak egiten, pertsona batek egingo lituzkeen moduan, interfazearen gainetik.
ERPaEnpresa osoaren kudeaketa-sistema bakarra: finantzak, erosketak, biltegia, salmentak, langileak. Datu-base bakarra.
4 · Edukia 50-70 min

Fabrika adimenduna eta automatizazio kognitiboa

Fabrikak beti egon dira automatizatuta. Smart factory batek beste zerbait du: makinek koordinatuta funtzionatzen dute eta sistemak bere burua zuzentzen du.

FaseaZer egiten denTeknologia
1 · Datuak eskuratuSentsoreak eta IIoT-a datuak biltzenIoT, sentsoreak
2 · Datuak aztertuEreduak aurkitu, matxurak iragarri, fluxuak optimizatuBig data, AA, business intelligence
3 · Automatizazio adimendunaAginduak makinetara bidali, eta emaitza etengabe monitorizatuKontrol-sistemak, AA
RPA eta automatizazio kognitiboa

RPA (prozesuen automatizazio robotikoa) software-robot bat da: pantailan klik egiten du, datuak kopiatzen ditu, formularioak betetzen ditu. Ez du prozesua ulertzen: errepikatu egiten du.

Automatizazio kognitiboa hurrengo urratsa da: OCRa, hizkuntza naturalaren prozesamendua eta AA gehitzen zaizkio, eta orduan mezu bat, faktura bat edo dei bat interpretatu dezake, ez soilik kopiatu.

Zure sektorean

RPA jada erabiltzen duzue izenik jarri gabe: ingesta automatikoa (txartela sartu eta bakarrik kopiatzen, egiaztatzen eta proxyak sortzen), fitxategiak berrizendatzea patroi baten arabera, transkodetze-ilarak, entregak sortzeko presetak. Zeregin errepikakor, arautu eta aspergarri oro da hautagai.

6 · Amaierako proiektua 95-112 min

Zuen erakundea

Enkargua

Hiruko taldeetan, eraldaketa digitaleko plan bat egingo duzue zuen sektoreko erakunde erreal batentzat. Ekainean entregatu eta defendatuko duzue.

Ez da azken astean egiten: gaur hasten da eta bloke bakoitzak zati bat gehitzen dio.

NoizZer gehitzen zaion planari
GaurErakundea aukeratu eta lehen kontaktua
S14Barne- eta kanpo-analisia + AMIA
S18Digitalizatu daitezkeen arloak
S23Segurtasun-arrakalak arloz arlo
S24-S26Helburu estrategikoak, fluxu-diagrama, KPIak eta jarraipena
S27Defentsa

Aukerak

Gomendioa

Tailerra aukeratzeak abantaila handi bat du: datu errealak dituzue eskura, jendea elkarrizketa dezakezue eta plana benetan ezar liteke. Norbaitek irakurriko duen plan bat beste modu batera idazten da.

7 · Itxiera 112-120 min

Zer daramagu etxera

Automatizatzea ez da lana kentzea: errepikapena kentzea da.

2. IEren ebaluazioa

Bloke hau hemen ixten da. Ebaluatzen dena: TEDaren fitxa (sei atalak), gelaren hiztegi kolektiboa eta ahozko azalpena.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Fabrikazio gehigarriafabricación aditiva
Materiala geruzaz geruza gehituz piezak sortzea. 3D inprimaketa haren zati bat da.
Fabrikazio kengarriafabricación sustractiva
Bloke solido batetik materiala kenduz piezak lortzea: tornua, fresatzea.
Euskarriaksoportes
Inprimaketan airean geratzen diren zatiei eusteko egitura, gero kentzen dena.
Smart factoryfábrica inteligente
Makinek koordinatuta funtzionatzen duten eta sistema bere burua optimizatzen duen fabrika.
RPAautomatización robótica de procesos
Zeregin errepikakorrak egiten dituen software-robota.
Automatizazio kognitiboaautomatización cognitiva
RPA + OCR + hizkuntza naturala + AA: errepikatzeaz gain, interpretatu egiten du.
ERPaERP
Enpresa osoaren kudeaketa-sistema bakarra, datu-base bakarrarekin.
IIoTIIoT
Gauzen Internet Industriala: industrian konektatutako sentsoreak eta makinak.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 2.4 Fabrikazio gehigarria eta 2.2 Enpresa-kudeaketarako teknologiak. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 2.6 atala eta 2.1 kasu praktikoa. Editorial Síntesis, 2025. Frogak eta kalkuluak: material propioa.