Digitalizazioa

Hasiera  /  3. blokea · 3. IE

S11

Hodeia eta haren motak

Gaur ikusiko duzu hodeia non dagoen fisikoki. Ez dago hodeirik: besteren ordenagailuak dira.

2 ordu 3 froga 3. IE · a, b, e
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko blokekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Edukia 35-60 min

Zer da hodeia eta zenbat mota dauden

Oinarria: birtualizazioa

Ordenagailu ahaltsu batean hainbat ordenagailu txikiago exekuta daitezke aldi berean, bakoitza bere aldetik. Horri birtualizazioa deritzo, eta hori da hodeia posible egiten duena: makina fisiko bat hamar bezerorentzat.

Ideia ez da berria —60ko hamarkadan hasi zen—, baina 2006an lehertu zen, Amazonek konturatu zenean bere azpiegitura besteei alokatu ziezaiekeela. Gero etorri ziren Microsoft Azure eta Google Cloud.

MotaZer denAbantailaDesabantaila
Publikoa Edonorentzat eskuragarri, Internet bidez Eskalagarritasuna eta prezioa: erabilitakoa ordaintzen da Kontrol gutxiago datuen gainean
Pribatua Erakunde bakar batentzat, bere instalazioetan edo alokatuta Kontrola eta segurtasuna Kostua eta mantentzea
Hibridoa Bien nahasketa: kritikoa pribatuan, gainerakoa publikoan Malgutasuna Konplexutasuna
Komunitarioa Sektore bereko erakundeek partekatua Kostuak banatzen dira Adostasuna behar da
Hodei anitza Hornitzaile bat baino gehiago aldi berean Menpekotasuna murrizten du Kudeaketa zailagoa
Esaldia gogoan hartzeko

«Hodeia ez da hodei bat: beste enpresa batzuen ordenagailuak dira.»

Hodeiko zerbitzu bat erabiltzean, zure informazioa hirugarren bati ematen ari zara. Horrek ez du esan nahi txarra denik —askotan seguruagoa da—, baina bai erabaki bat dela.

6 · Itxiera 110-120 min

Zer daramagu etxera

Hodeia ez da hodei bat: beste norbaiten ordenagailua da.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Hodei-konputazioacloud computing
Baliabide informatikoak Internet bidez eskaintzea, erabilitakoa ordainduz.
Birtualizazioavirtualización
Makina fisiko batean hainbat makina birtual independente exekutatzea.
Datu-zentroa (DPZ)centro de proceso de datos
Zerbitzariak dauden eraikina, elektrizitate eta hozte-sistemekin.
Hodei publikoa / pribatua / hibridoanube pública / privada / híbrida
Edonorentzat / erakunde bakarrarentzat / bien nahasketa.
Hodei anitzamultinube
Hornitzaile bat baino gehiago aldi berean erabiltzea.
Egressegress / salida de datos
Datuak hodeitik ateratzea, eta horrek duen kostua.
Traceroutetraceroute
Pakete batek helmugara iristeko egiten dituen saltoak erakusten dituen tresna.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 3.1 Cloud sistemen sarrera eta 3.2 Hodei motak. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 3.1-3.2 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Traceroute, inbentarioa eta kostu-kalkulua: material propioa.