Digitalizazioa

Hasiera  /  3. blokea · 3. IE

S12

IaaS, PaaS, SaaS eta CaaS

Postprodukzioa muntatzeko lau modu, «dena nirea»-tik «dena haiena»-ra. Zenbat esku dago zure fitxategiaren azpian?

2 ordu 2 froga 3. IE · a, b, e
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko astekoa

2 · Edukia 8-35 min

Lau maila, muga mugikorra

Hodeiko zerbitzuak zenbat kudeatzen duen hornitzaileak bereizten ditu. Beheko mailatik gorakoraino, gero eta gutxiago egin behar duzu —eta gero eta gutxiago kontrolatzen duzu—.

EreduaZer alokatzen duzuZuk kudeatzen duzunaAdibidea
IaaS
infraestructure as a service
Azpiegitura hutsa: makina birtualak, sarea, biltegiratzea Sistema eragilea, softwarea, aplikazioak, datuak GPUdun makina birtual bat render egiteko
PaaS
platform as a service
Plataforma osoa: azpiegitura + sistema eragilea + tresnak Aplikazioa eta datuak Transkodetze-zerbitzu bat: fitxategia igo eta emaitza jaso
SaaS
software as a service
Dena: aplikazioa martxan Zure datuak bakarrik Frame.io, Drive, Creative Cloud
CaaS
container as a service
Edukiontziak exekutatzeko ingurunea Edukiontziak eta aplikazioak Prozesu-kate automatiko bat, pieza modularrekin
Analogia: etxebizitza

IaaS: eraikin hutsa alokatzen duzu. Altzariak zuk jarri behar dituzu, eta garbiketa ere zuk.

PaaS: pisu altzariduna. Bizitzen hasi zaitezke, baina eguneroko lanak zureak dira.

SaaS: hoteleko gela. Dena eginda dago; zu bizitzeaz bakarrik arduratzen zara.

Eta S05eko pizzaren analogia bera da, beste hitzekin. Zenbat eta gora, orduan eta erosoago eta kontrol gutxiago.

Edukiontzia (container) zer den

Aplikazio bat bere behar guztiekin batera paketatzea —liburutegiak, konfigurazioa— edozein makinatan berdin exekuta dadin. Makina birtual bat baino arinagoa da, sistema eragilea partekatzen duelako. Docker ezagunena da.

Zergatik axola dizun: gaur egun postprodukzioko tresna asko horrela banatzen dira, eta «nire ordenagailuan funtzionatzen du» arazoa saihesten du.

Lanbide-profil berriak

Hodeiak lanpostu berriak sortu ditu, eta zuen sektorean ere agertzen ari dira:

ProfilaZer egiten duen
Cloud arkitektoaEnpresa baten azpiegitura hodeira eramatea diseinatzen du
Cloud ingeniariaZerbitzuak muntatzen eta mantentzen ditu
DevOps ingeniariaGarapena eta ustiapena automatizatzen ditu
Datuen arkitektoaDatuak nola gorde eta antolatu erabakitzen du
Data scientistEredu prediktiboak sortzen ditu
Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

5 · Itxiera 105-120 min

Zer daramagu etxera

Makinak alokatu ditzakezu. Datuen ardura ez.

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

IaaSinfraestructura como servicio
Azpiegitura hutsa alokatzea: makinak, sarea, biltegiratzea.
PaaSplataforma como servicio
Azpiegitura + sistema eragilea + tresnak; zuk aplikazioa jartzen duzu.
SaaSsoftware como servicio
Aplikazioa martxan jasotzea; zuk datuak bakarrik jartzen dituzu.
CaaScontenedores como servicio
Edukiontziak exekutatzeko ingurunea.
Edukiontziacontenedor
Aplikazioa bere behar guztiekin paketatuta, edonon berdin exekutatzeko.
Makina birtualamáquina virtual
Beste makina baten barruan exekutatzen den ordenagailu osoa.
DevOpsDevOps
Garapena eta ustiapena automatizatuz lotzen dituen lan-modua eta lanbide-profila.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 3.3 Hodeiko zerbitzu motak. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 3.2 eta 3.3 atalak. Editorial Síntesis, 2025. Erantzukizunen taula eta fluxuen alderaketa: material propioa.