Aurreko astekoa
- Zein dira lau mailak, hurbilenetik urrunenera?
- Zergatik dago zuzeneko baten nahasketa edge-an?
- Zer geratu zen martxan Internet erori zenean?
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Migrazio batek hiru plan behar ditu
| Plana | Zer egin behar den | Non huts egiten den |
|---|---|---|
| Teknikoa | Inbentarioa: zer hardware, zer aplikazio, zer zerbitzu. Eta batez ere zerk zer behar duen. | Aplikazio kritiko batek ez du hodeiko bertsiorik, edo formatuak ez du migratzen |
| Humanoa | Prestakuntza eta aldaketaren kudeaketa. Jendeak modu berri batean lan egin behar du. | Teknologia ondo dago eta inork ez du erabiltzen |
| Finantzarioa | Inbertsio handitik (CAPEX) gastu errekurrentera (OPEX) pasatzea. | Hilero ordaintzen da betiko, eta hasieran merkeagoa zirudien |
CAPEX: hasieran inbertsio handi bat —zerbitzari bat erostea—, gero urteetan amortizatzen dena. OPEX: hilero ordaintzea, betiko.
Hodeiak bigarrena dakar. Abantaila: hasieran ez duzu dirurik behar eta beharren arabera doitzen da. Desabantaila: ez da inoiz amaitzen, eta prezioak igo egin daitezke.
Eta ateratzea?
Migrazioaren atal ahaztuena. Sartu aurretik erantzun behar diren galderak:
- Nire datuak formatu estandar batean atera ditzaket, edo formatu propietarioan bakarrik?
- Zenbat kostatzen da ateratzea (egress)?
- Zenbat denbora beharko luke dena jaisteak? (S13ko kalkulua)
- Kontratua amaitzean, zenbat denbora dut datuak jaisteko?
Duela urte batzuk ikastetxe bakoitzak bere posta, egutegia eta fitxategiak kudeatzen zituen. Gaur, ia denak plataforma bakar batean daude. Kudeaketa asko errazten da eta zerbitzua ia ez da erortzen.
Trukean: ikasleen eta irakasleen datuen kontrola hirugarren bati eman zaio. Alternatiba bat badago —NextCloud bezalako plataforma irekiak—, baina orduan ikastetxeak berak mantendu behar du sistema, eguneratu eta segurtatu. Ez dago aukera doakorik: bakoitzak bere prezioa du.
Zer daramagu etxera
- Ez da aplikazio bat migratzen: sistema bat migratzen da. Menpekotasunak lehenengo.
- Hiru plan behar dira: teknikoa, humanoa eta finantzarioa. Gehienetan humanoak huts egiten du.
- Hodeiak CAPEX-etik OPEX-era eramaten zaitu: ez da inoiz amaitzen.
- Irteera sartu aurretik planifikatzen da, ez ateratzeko unean.
Migratzea erabakia da. Ez migratzea, ere bai.
Bloke hau hemen ixten da. Ebaluatzen dena: S12ko lau fluxuen alderaketa eta txostena. Datorren astean bloke honi buruzko proba labur bat.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.