Aurreko astekoa
- Zer motatako AA da gaur egun existitzen den guztia?
- Zer da asmakeria bat, eta zergatik da arriskutsua?
- Zer da ELIZA efektua?
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Lau modu ikasteko
| Mota | Nola | Adibidea | Zure sektorean |
|---|---|---|---|
| Gainbegiratua | Adibide etiketatuekin: sarrera eta erantzun zuzena | Spam-a bereiztea; etxebizitzen prezioa iragartzea | Plano-motak sailkatzea; transkripzioa |
| Ez-gainbegiratua | Etiketarik gabe: sistemak berak aurkitzen ditu taldeak | Bezeroak segmentatzea; anomaliak detektatzea | Antzeko planoak multzokatzea artxibo batean |
| Errefortzu bidezkoa | Saritu eta zigortu: probatuz ikasten du | Jokoak; robot bat ibiltzen ikastea | Kamera robotizatu baten ibilbide-optimizazioa |
| Ikaskuntza sakona | Sare neuronal geruza-anitzak; ezaugarriak berak ateratzen ditu | Irudi- eta hizketa-ezagutza; hizkuntza-ereduak | Rotoskopia, denoise, upscaling, ahots sintetikoa |
Adimen artifiziala da handiena. Barruan, ikaste automatikoa (machine learning): datuetatik ikasten duena. Eta horren barruan, ikaskuntza sakona (deep learning): sare neuronal geruza-anitzak erabiltzen dituena.
Ez dira sinonimoak, nahiz eta egunkarietan trukatu.
Zer da entrenatzea, benetan
Eredu batek milaka parametro ditu, hasieran ausazkoak. Adibide bat pasatzen zaio, emaitza konparatzen da erantzun zuzenarekin, eta parametroak pixka bat doitzen dira errorea txikitzeko. Eta berriro. Milioika aldiz.
Zuek gaur hamabost adibiderekin egin duzuena bera da, baina eskuz eta lauzpabost araurekin.
Python da nagusia, alde handiz: liburutegi asko ditu (TensorFlow, PyTorch, scikit-learn) eta erraza da ikasten. R estatistikan eta datuen analisian erabiltzen da gehiago. TensorFlow eta PyTorch ez dira lengoaiak: ereduak eraikitzeko liburutegiak dira.
Zer daramagu etxera
- Gainbegiratua: adibide etiketatuekin. Ez-gainbegiratua: egiturak aurkitzen. Errefortzuzkoa: probatuz. Sakona: sare neuronalekin.
- AA ⊃ ikaste automatikoa ⊃ ikaskuntza sakona.
- Alborapena datuetan dago, ez algoritmoan, eta barrutik ez da ikusten.
- Eredu batek entrenatu duen adibideen isla da. Ez gehiago.
Zure taldeak ez zuen gaizki ikasi. Datu txarrak eman zizkioten.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.