Digitalizazioa

Hasiera  /  5. blokea · 5. IE

S23

Segurtasuna, datu pertsonalak eta ingurumena

Aurpegi bat duen plano bakoitza datu pertsonalen tratamendua da. Eta bideoak kostu energetiko bat du.

2 ordu 3 froga 5. IE · i Proiektua: 3. zatia
1 · Berrikuspena 0-8 min

Aurreko astekoa

Frogak eta autoebaluazioa

Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.

Orri hau edukiaren erreferentzia da.

3 · Edukia 30-55 min

Segurtasuna eta datu pertsonalak

Segurtasun fisikoaSegurtasun logikoa
Sarbide-kontrolak: kodeak, txartelak, RFIDa, biometriaAutentifikazioa eta bi faktoreko egiaztapena
Zaintza: zaindariak, sentsoreak, kamerakZifratzea, suebakiak, antibirusak
Arrisku naturalak: sutea, uholdea, tenperaturaMalwarea, ransomwarea, phishinga
Kontingentzia-plana: zer egin gertatzen deneanBabeskopiak eta leheneratzea
Ransomwarea produktora batean

Sistema guztiak zifratuta, entrega baino astebete lehenago. Babeskopiak sarera konektatuta bazeuden, zifratuta ere bai. Horregatik da hain garrantzitsua S21eko kanpoko kopia deskonektatua.

Datu pertsonalak zure lanean

Aurpegia datu pertsonala da. Ahotsa ere bai. Eta matrikula bat, eta etxe baten atea zenbakiarekin.

DBEOren printzipioaZure errodajean
Xede zehatzaZertarako grabatzen duzun: zehaztu, ez «edozertarako»
Datu-minimizazioaBehar duzuna bakarrik grabatu eta gorde
Epe mugatuaNoiz arte gordeko duzun brutoak
BaimenaIrudi-eskubideen lagapena, idatzita eta ulergarria
Sarbidea eta ezabatzeaNork ikus dezakeen, eta nola kentzen den norbait
SegurtasunaNon dagoen gordeta eta nola babestuta
Adingabeak

Adingabe bat grabatzen bada, guraso edo tutorearen baimena behar da, eta babes handiagoa aplikatzen zaio. Ikastetxeko lanetan ohikoa da: aurreikusi behar da, ez konpondu gero.

6 · Proiektua · 3. zatia 100-115 min

Segurtasun-arrakalak arloz arlo

  1. Hartu S18ko arloen zerrenda.
  2. Arlo bakoitzarentzat identifikatu gutxienez arrakala bat lau kategoria hauetan:
    • Fisikoa — nork sar daiteke non
    • Logikoa — pasahitzak, sarbideak, babeskopiak
    • Datu pertsonalak — zer biltzen den eta nola
    • Jarraitutasuna — zer gertatzen da hori erortzen bada
  3. Puntuatu bakoitza: zenbat probable eta zenbat larria (1-5).
  4. Biderkatu eta ordenatu. Hiru nagusiak planaren helburu bihurtuko dira S24an.
7 · Itxiera 115-120 min

Zer daramagu etxera

Ulertu gabe sinatutako baimena ez da baimena.

5. IEren ebaluazioa

Bloke hau hemen ixten da. Ebaluatzen dena: produkzio baten datuen politika eta 60 segundoko datu-pieza (S22).

Hiztegi berria

Saio honetako hitzak

Phishing-aphishing
Norbaitengana iruzurrez iristea, fidagarria dirudien mezu baten bidez.
Ransomwarearansomware
Datuak zifratzen dituen malwarea, erreskate baten truke.
Bi faktoreko autentifikazioadoble factor (2FA)
Pasahitzaz gain bigarren egiaztapen bat eskatzea.
Kontingentzia-planaplan de contingencia
Zer egin gertaera larri bat gertatzen denean, aurrez idatzita.
Datu-minimizazioaminimización de datos
Behar-beharrezkoak diren datuak bakarrik biltzea.
Irudi-eskubideen lagapenacesión de derechos de imagen
Norbaiten irudia erabiltzeko baimena, xedea eta epea zehaztuta.
Deskonexio digitaladesconexión digital
Lanetik kanpo konektatuta ez egoteko eskubidea.
Aztarna digitalahuella digital / de carbono
Jarduera digital batek eragiten duen kontsumo eta isurketa.

Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.

Iturriak
Eusko Jaurlaritza, Lanbide Heziketako Sailburuordetza — 6.1-6.5: segurtasun digitala, gailuen babesa, datu pertsonalak, osasuna eta ingurumena. CC BY-NC-SA 4.0. Moreno Pérez, J. C. — Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa II, 5.8 atala. Editorial Síntesis, 2025. Phishing-mezuak, datuen politika eta aztarnaren kalkulua: material propioa.