Non gauden
- Zein hiru arrakala aukeratu zenituzten zuen erakundean?
- Zer da datu pertsonal bat zuen sektorean?
- Zein da 3-2-1 araua?
Digitalizazioa ez da eraldaketa digitala
Digitalizazioa: aurrekontua paperetik Excelera pasatzea. Euskarria aldatzen da.
Eraldaketa digitala: aurrekontua zerbitzu-orritik automatikoki sortzea, materialaren datu-basearekin lotuta eta bezeroari zuzenean bidalita. Prozesua aldatzen da.
Planaren egitura
| Atala | Non egin dugun |
|---|---|
| 1 · Sarrera eta testuingurua | Gaur |
| 2 · Kanpo- eta barne-analisia + AMIA | S14 |
| 3 · Digitalizatu daitezkeen arloak | S18 |
| 4 · Segurtasun-arrakalak | S23 |
| 5 · Helburu estrategikoak eta espezifikoak | Gaur |
| 6 · Fluxu-diagrama eta teknologiak | S25 |
| 7 · KPIak, jarraipena eta giza baliabideak | S26 |
| 8 · Defentsa | S27 |
SMART irizpidea
| Letra | Esan nahi duena | Galdera |
|---|---|---|
| S — zehatza | Zer, zehazki | Zer aldatuko da, hitz zehatzetan? |
| M — neurgarria | Zenbaki bat | Nola jakingo dut lortu dudala? |
| A — lorgarria | Baliabideekin bat | Egin daiteke ditugunarekin? |
| R — garrantzitsua | Estrategiarekin lotua | Zergatik axola du? |
| T — epe jakinekoa | Data bat | Noiz arte? |
Estrategikoa: helmuga, epe luzera. Bat edo bi nahikoa dira.
Espezifikoak: helmugara iristeko urratsak. Bakoitzak bere ekintzak, arduraduna eta epea.
Eta bakoitza GJH batekin lotu behar da: zure planak zer ekartzen dio gizarteari, ez enpresari bakarrik.
Saio honetako frogak eta autoebaluazioa Moodlen daude: DIGITALIZAZIOA 2026-2027 atalean.
Orri hau edukiaren erreferentzia da.
Zer daramagu etxera
- Digitalizazioa euskarria da; eraldaketa digitala, prozesua.
- Helburu bat SMART ez bada, ezin da bete ez eta huts egin ere.
- Helburuak analisitik ateratzen dira, ez irudimenetik.
- Teknologia ez da helburua: ekintza bat da.
Zenbakirik gabeko helburua desio bat da.
Saio honetako hitzak
Hiztegi osoa: moduluaren hiztegia.